
2009/02/13: Master Jaiko produktoreak egiten duen Mil Colorado saioa ibiltzen hasi da, izan ere, atzo lehenengo bi debateak grabatu ziren etorkizunean telebistaren bidez eskaintzeko.
Lehenengo saioak, zesta puntari buruzkoak, hainbat gonbidatu izan zituen, Félix Espilla eta Adolfo Elizegi pilotariak, Ricardo Alberdi puntista ohia, Aitor Totorika empresaria eta Mikel Bilbao eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak, hain zuzen ere. Hauek guztiak, Juan Pedro Azkune moderatzailearekin batera, ia ordu bete egon ziren Jai Alairi buruzko hainbat gai jorratuz.
Jarraian iraupen bereko beste debate bat grabatu zen, baina kasu honetan palari buruz eta bertan Jon Torre palista ohia, Fernando Gutiérrrez Emanbilboko enpresaren presidente ohia, Aitor Totorika enpresarioa eta Mikel Bilbao eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak egon ziren.