
2009/02/10: Master Jaiko produktoreak berehala ekingo die bere grabaketei, izan ere, bihar bertan enpresa honek Durangoko Joxe Miel Barandiaran kalean dauzkan estudioetan bi debate egingo dira.
Lehenengoa zesta puntari buruzkoa izango da eta jarraian palari buruzko beste saio bat grabatuko da. Bi kasuetan espezialitate hauekiko lotura handia daukaten hainbat pertsona egongo dira bere iritziak emateko.