Manix Mandiola ere, Master Jaiko produktorearen sofan

Eibar eta Alaveseko entrenatzaile ohia 33, la edad de Cristo-n egon zen

Manix Mandiola eta Juan Luis Ibarretxe

2009/02/27: Manix Mandiola, Eibar, Alavés, Real Unión eta Beasaingo entrenatzaile ohia eta Sestao, Eibar, Sanse, Real Unión eta Burgoseko jokalari ohia Master Jai produktorearen sofan egon den azken famatua izan da. Bertan, 33, la edad de Cristo saioan, hain zuzen ere, pantailan agertu diren 33 irudiak aztertu ditu

Eibarko prestatzaileak oso umore ona erakutsi du Master Jaik Durangon dauzkan estudioetan grabatu den ia ordu beteko programa honetan. Saio hau hemendik gutxira izango da ikusgai telebistaren bidez.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!