Master Jai, lekukoa San Blasen

Produktoreak, besteak beste, idi-probak, bertsoak eta harrijasotzaileak grabatu zituen

Abadiñoko San Blas eguneko giroa

2009/02/04: Master Jai Abadiñoko San Blas jai-eguneko lekukoa izan zen atzo eta bertan, nekazal, abeltzain eta euskal produktuen feriaren giro ederra grabatzeaz gain, Bizkaiko herri honetan antolatu ziren hainbat ekitaldien irudiak ere hartu zituen.

Gauzak hala, hainbat saltokien planoak hartu ondoren, kamarak Izeta II.a eta Urdax harrijasotzaileen erakustaldiaren lekukoak izan ziren. Aldez aurretik, feriaren sari-ematea ospatu zen eta bertan bertsolari batzuek ere parte hartu zuten. Jaialdiaren erdialdean geldialdi bat egin zen herri-kirol munduan oso famatua den Ciriacori omenaldi bat egiteko.

Arratsaldez, Master Jaik idi probak grabatu zituen eta afaltzeko etenealdi bat egin ondoren, bere kideak Abadiñoko ospe handiko proba-lekura itzuli ziren, 22:00etatik aurrera egungo bigarren probaren irudiak hartzeko eta horrela lan-egun oparoari bukaera emateko.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!