Bihar, atzelarien arteko lehia Bilbovisionen

Joakin-Garita eta Mugartegi-Arriolaren arteko partida 21:00etan eskainiko da

Joakin Akarregi

2009/02/27: Master Jaiko produktoreak telebistarako emanaldiekin aurrrera jarraitzen du eta bihar oso lehia erakargarri bat eskainiko da, Gernika Jai Alain jokatutako lau atzelarien arteko norgehiagoka, hain zuzen ere.

Joakin-Garita eta Mugartegi-Arriolaren arteko norgehiagoka bihar emango da Bilbovisionen ohiko ordutegian (21:00etatik aurrera) eta horrela kirol honetako zaleek Euskal Pilota modalitate polit honetaz gozatzeko aukera izango dute.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!