

2009/12/23: Paul Abasolok, Bernabeun gol bat sartu eta urte bat geroago, Master Jaik Durangon dauzkan estudioak bisitatu ditu. Izan ere, Irungo Real Unionen jokatzen duen futbolaria Bilbovisionek igandero 14:00etatik aurrera eskaintzen duen 33, la edad de Cristo saioan egon berri da.
Han elkarrizketa bat egin zioten eta ia ordu bat eman zuen Juan Manuel Sánchez eta Juan Luis Ibarretxe aurkezleekin batera telebista batean agertu ziren 33 irudiak aztertuz.