Munduko Kopa, bihar Bilbovisionen

23:00etatik aurrera Espaina eta Filipinak neurtuko dira

Xabi Barandika

2009/12/02: Palentziako Eras de Santa Marina frontoian bukatu berri den Munduko zesta punta Kopa Bilbovisionen izango da ikusgai bihartik aurrera. Hasteko, Espaina (Barandika-Ibon) eta Filipinaren (Gingone-Ricky) arteko finalerdietako ligaxkako norgehiagoka eskainiko da 23:00etatik aurrera.

Era berean, partida honen aurretik, 22:00etan, hain zuzen ere, Mil Colorao pilota eztabaida emango da. Kasu honetan frontoian egiten diren apostuak izango dira mintzagai eta Benito González artekaria, Jon Torre pilotari ohia, Aitor Totorika enpresarioa eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak izango dira gonbidatu bereziak.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!