Alberdik eta Plazak zesta denboraldia laburbildu dute

Biek Mil Colorao eztabaida saioan hartu zuten parte

Mikel Plaza eta Ricardo Alberdi

2009/12/03: Ricardo Alberdi eta Mikel Plaza pilotari profesional ohiek zesta puntako udako denboraldia laburbildu dute astero Master Jaiko estudioetan grabatzen den eta Bilbovisionek eta Teledonostik emititzen duten Mil Colorao eztabaida saioan.

Bi bizkaitar hauek, Juantxo Abando eta Juan Luis Ibarretxe kazetariekin batera, ia-ia ordu bat eman zuten azken hilabete hauetan Euskadiko hainbat frontoietan antolatu diren ekitaldiak eta txapelketak aztertuz.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!