

2009/12/04: Aimar-Hernández eta Olha-Jon Arriaga izango dira Teledonostik igandean 14:00etatik aurrera eskainiko duen zesta puntako partidaren protagonistak. Aipatutako norgehiagoka Markinako Unibertsitate frontoian jokatu zen eta, ikusten denez, han bi enpresetako pilotariak nahastuta aritu ziren.
Era berean, Teledonostik bihar bertan Mil Colorao eztabaida saioko beste edizio bat emango du 14:00etatik aurrera eta bertan Mikel Plaza eta Ricardo Alberdi pilotari ohiek eta Juantxo Abando eta Juan Luis Ibarretxe kazetariek iragan udako zesta puntako denboraldia laburbilduko dute.
Bestalde, Bilbovisionek Espainak eta Frantziak Palentziako Munduko Kopan jokatu zuten neurketa emitituko du bihar 20:00etatik aurrera eta bukatzeko, igandean (14:00etan), kate honek
33, la edad de Cristo
elkarrizketa saioa emango du Manilatik (Filipinak), han Alix Yu izango baitugu gonbidatu gisa.
Argazkia: Miguel Trinidad