

2009/12/10: Mexikok eta Filipinek Palentziako Eras de Santa Marina frontoian jokatu zuten eta Bilbovisionek gaur 23:00etatik aurrera eskainiko duen Munduko zesta punta Kopako partidaren protagonistak izango dira. Mexikarren aldetik Polanco-Valdez III.a arituko dira eta Asiakoek Ricky-Gingone jarriko dituzte jokoan.
Norgehiagoka honen aurretik, 22:00etan, hain zuzen ere, Palentzian grabatutako Mil Colorao pilota eztabaida saioa izango da ikusgai. Kasu honetan, Eduardo Villegas Mexikoko Federazioaren presidentea, Francisco Elizalde herrialde honetako entrenatzailea, Roberto Lekue Espainako taldeko teknikoa, Julián García Angulo Nazioarteko Federazioaren presidenteordea, Aitor Totorika enpresarioa eta Juan Luis Ibarretxe kazetaria izan ziren gonbidatuak.