Frantzia eta Mexiko, interes handiko lehia Bilbovisionen

Norgehiagoka arratsalde honetan bertan eskainiko da 20:00tatik aurrera

Nicolás Etcheto eta Jon Thambourindeguy

2009/12/12: Frantzia eta Mexiko nor baino nor arituko dira Bilbovisionek arratsalde honetan bertan 20:00etatik aurrera eskainiko duen Munduko zesta punta Kopako lehia interesgarri batean. Norgehiagoka hau Palentziako Eras de Santa Marina frontoian ospatu zen eta han, Frantziaren aldetik, Olharan-Etchetok jokatu zuten eta bere aurreran Juan Pablo eta José Miguel Valdez anaiak aritu ziren.

Asteburu honetan telebistaz emango den beste partida bihar izango da ikusgai Teledonostin (14:00etan) eta orduan Olha-Irastorza eta Alberdi II-Jon Arriaga arituko dira. Binakako Txapelketako lehia hau Durangoko Ezkurdi frontoian ospatu zen.

Kate honek gaur, ordu berean, eztabaida bat emitituko du eta han EduardoVillegas Mexikoko Federazioaren presidenteak Francisco Elizalde herri honetako entrenatzaileak, Roberto Lekue Espainako taldeko teknikoak, Julián García Angulo FIPV-eko presidenteordeak, Aitor Totorika enpresarioak eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak hartu zuten parte. Bestalde, Bilbovisionek 33, la edad de Cristo elkarrizketa saioko beste edizio bat iragartzen du biharko.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!