

2009/12/15: Master Jai Produkzioak Bizkaiko kluben arteko Txapelketako senior eta gazte mailako eskuzko finalen lekukoa izango da. Hitzordua ostiralean izango da 19:00etatik aurrera Sestaoko Las Llanaseko frontoian.
Senior mailako lehia erabakigarrian Adiskide (Galdakao) eta Berrio Otxoa (Elorrio) izango dira protagonistak eta aldez aurretik, gazteetan, Adiskideko bi taldeek neurtuko dituzte indarrak.