

2009/12/17: Frantzia eta Filipinak Bilbovisionek gau honetan bertan, 23:00etatik aurrera telebistaz eskainiko duen partidaren protagonistak izango dira. Norgehiagoka Palentzian jokatutako Munduko zesta punta Kopakoa da eta bertan, frantziarren aldetik, Thambourindeguy-Lavaisier aritu ziren; eta asiarren aldetik, Gingone-Ricky.
Neurketa honen aurretik, 22:00etatik aurrera, hain zuzen ere, Bilbovisionek Palentziatik bertatik eztabaida saio bat eskainiko du. Han Thambourindeguy Frantziako pilotariak, Alain arabarrak, Jerome filipinarrak, Pascal Bedere Frantziako entrenatzaileak, Aitor Totorika enpresarioak eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak hartu zuten parte.