

2009/12/19: Teledonostiko ikusleek eskuarekin izango dute hitzordua bihar, izan ere, kate honek Azpiri-Ajuriak eta López Aldai-Uriartek Basauriko Artunduaga frontoian jokatu zuten Bizkaiko Openaren finala eskainiko du 14:00etatik aurrera.
Partida honen aurretik, gaur bertan (14:00etan), Teledonostik Palentzian grabatutako pilota eztabaida bat emango du eta han Jon Thambourindeguy puntistas frantzesak, Alain Ros euskaldunak, Pascal Bedere Frantziako entrenatzaileak, Jerome Gil pilotari filipinarrak, Aitor Totorika enpresarioak eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak hartu zuten parte.
Bestalde, Bilbovisionek Espainak eta Mexikok Palentziako Munduko Kopan jokatu zuten zesta punta partida emitituko du gaur (20:00etan). Biharko, berriz, (14:00etan) 33, la edad de Cristo elkarrizketa saioa iragarri du eta han Eneko Acero surflaria egongo da.