

2009/12/21: Master Jai Berrio Otxoak eta Adiskidek ostiralean Sestaoko Las Llanaseko frontoian ospatutako eskuzko Bizkaiko kluben arteko Txapelketako finaletan lortutako garaipenen lekukoa izan zen.
Durangoko enpresako kamarek jaialdiko bi partidak grabatu zituzten; gazte mailan, Elezkano II-Galarzak Guaresti-Larunbe Adiskideko lagunak menderatu zituzten 19-22; eta senior mailan, berriz, Elorrioko Berrio Otxoako Azpiri-Landaburuk 15-22 irabazi zieten Adiskideko Uriarte eta Canchori.
Bi norgehiagoka interesgarri hauek laster izango dira ikusgai, bai Bilbovisión, baita Teledonostiren bitartez.