Iker Aceroren argazkiak, web orrian

Surflaria elkarrizketatu zuten Durangon

Iker Acero eta Mikel Plaza

2009/12/18: Http://www.masterjaitv.com web orri honetako Multimedia arloan badaude ikusgai Iker Acero surflariari egindako grabazioaren argazki guztiak. Bizkaitarrari elkarrizketa bat egin zioten Master Jaik Durangon dauzkan estudioetan 33, la edad de Cristo saioan emititzeko. Programa hau aipatutako enpresak egiten du eta igandero eskaintzen da 14:00etatik aurrera Bilbovisionen.

Bizkaitarrak ia ordu bat eman zuen monitore batean agertu eta, ohikoa denez, Juan Manuel Sanchezek eta Juan Luis Ibarretxek aurkeztu zituzten eguneko hainbat gairi buruzko 33 irudi aztertuz. Argazki guztiak ikusi nahi dutenek azpikaldean agertzen den esteka sakatu besterik ez dute egin behar.


Argazkiak ikusteko, sakatu hemen

¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!