

2010/03/24 Master Jaiko produktoreak aste honetan bertan estreinatuko du El salón de la fama atala eta hau Bilbovisionek eta Teledonostik astebururo eskaintzen duten Mil Colorao eztabaida saioaren barruan sartuko da.
Arlo honetan pilota munduan nabarmendu diren hainbat pertsonei buruz hitz egingo da eta hauen irudiak ere izango dira pantailan ikusgai. Hemen agertuko diren ospe handiko lehenego pertsonak Fernando Castro kazetaria, Ondarrés eta Irigoras puntistak, Iturri eta Iturzaeta palistak eta Ogeta eskuzko pilotaria izango dira.