

2010/03/04: Filipinetako Santa Ana Cagayan Valleyko frontoi berria izango da Bilbovisionek gaur 22:00etatik aurrera eskainiko duen Mil Colorao eztabaida saioko mintzagaia. Honetaz hitz egiteko Aitor Totorika enpresarioa eta Juantxo Abando eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak egongo dira estudioetan.
Kate honek iragan udan Gernikan jokatutako zesta puntako partiden une interesgarrienak izango dituen laburpen berezi bat emango du eta bertan bi enpresako pilotariek nor baino nor ikusteko aukera izango dugu.
Bestalde, etzi, larunbatean, 33, la edad de Cristo elkarrizketa saioa emitituko da 20:45etatik aurrera eta kasu honetako gonbidatu berezia Ricardo Alberdi puntista profesional ohia izango da.