Teledonosti, berriro Donibane Lohizunen

Udako jaialdietako tantorik onenak hartuko dituen laburpen bat eskainiko du

Iñaki Goikoetxea, Donibane Lohizunen

2010/03/05: Teledonosti igandean Donibane Lohizunera abiatuko da berriro, izan ere, 14:00etatik aurrera, Campos Berri frontoiko iragan udako jaialdietako tanto onenak hartuko dituen laburpen berezi bat eskainiko du.

Aldez aurretik, bihar, ordu berean, kate honek Mil Colorao eztabaida saioa emitituko du. Orduan, eskuzko Binakako Txapelketa izango da mintzagai eta Aitor Totorika enpresarioa eta Mikel Bilbao eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak izango dira gonbidatu bereziak.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!