Bilbovisionek berriro zesta emango du Gernikatik

Gaur ere esku-pilotari buruzko eztabaida bat eskainiko du

Aitor Mugartegi

2010/03/11: Bilbovisión berriro hurbilduko da Gernika Jai Alai frontoi historikora, gau honetan bertan (23:00etan) aipatutako herrian iragan udan jokatutako zesta punta partiden tanto onenak izango dituen laburpen berezi bat eskaintzeko.

Aldez aurretik, 22:00etan, kate honek berak esku-pilotari buruzko eztabaida bat emango du Mil Colorao saio barruan. Aitor Totorika enpresarioa eta Juan Manuel Sánchez eta Juan Luis Ibarretxe kazetariak izango dira gonbidatu bereziak.

Era berean, larunbatean, 20:45etatik aurrera, 33, la edad de Cristo saioa emitituko da eta kasu honetan Karmelo Ariznabarreta eskuzko pilotari ohia izango da Master Jaiko estudioetara hurbilduko dena.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!