

2010/03/12: Iragan udan Markina Unibertsitate frontoiak hartu zituen enpresen arteko zesta punta desafioak interesgunea izango da Teledonostiko ikusentzuleentzat. Izan ere, igandean, 14:00etatik aurrera, kate honek aipatutako partiden tanto onenak hartuko dituen laburpen berezi bat eskainiko du.
Bestalde, bihar, larunbatean, ordu berean, Teledonostik beste pilota eztabaida berri bat emango du Mil Colorao saio barruan eta kasu honetan Aitor Totorika empresarioa eta Juan Luis Ibarretxe kazetaria izango dira gonbidatu bereziak.