

2010/03/17: Katxin Uriarte gonbidatu berezia izan da Master Jaiko estudioetan egindako Mil Colorao pilota eztabaidako azken grabazioan. Saio hau hurrengo egunetan izango da ikusgai, bai Bilbovisión, baita Teledonostin ere.
Aulestiarrak, Aitor Totorika enpresarioa, Mikel Plaza pilotari ohia eta Juan Luis Ibarretxe kazetariarekin batera, hilabete honetan bertan ibiltzen hasi den Santa Ana Cagayan Valleyko frontoiaren irekiari buruz hitz egin zuen.