

2010/03/23: Master Jaiko produktorea Basaurin egongo da igandean eskuzko Udaberri Torneoko gazte A eta senior A mailako finalak grabatzeko, izan ere, lehia erabakigarri hauek Artunduagako frontoian ospatuko dira 11:00etatik aurrera.
Jaialdia gazte mailako norgehiagokarekin hasiko da, orduan Artza eta Gure Kirola A taldeak neurtuko dira eta jarraian, nagusitan, Izarra eta Lemoa izango dira protagonistak. Aipatutako finalak hemendik gutxira izango dira ikusgai, bai Bilbovisionen, baita Teledonostin ere.