Bilbovisionek beste zesta laburpen bat emango du Gernikatik

Bestalde, Filipinari buruzko eztabaida bat eskainiko du

Eric Irastorza

2010/03/25: Bilbovisionek Gernika Jai Alain jokatu ziren zesta puntako partiden beste laburpen emango du gaur 23:00etatik aurrera, izan ere, han modalitate honetako izar nagusiak bildu ziren.

Aldez aurretik, 22:00etan, hain zuzen ere, aipatutako kateak Mil Colorao saioko beste edizio bat eskainiko du eta bertan Katxin Uriarte mitikoak, Mikel Plaza pilotari ohia, Aitor Totorika enpresarioa eta Juan Luis Ibarretxe kazetariarekin batera, Filipinetako Santa Ana Cagayan Valleyko frontoiari buruz hitz egingo du.

Larunbatean 20:45etatik aurrera, Bilbovisionek Master Jaiko beste programa bat emitituko du, 33, la edad de Cristo, hain zuzen ere, eta kasu honetan Pablo Fusto palista profesionala elkarrizketatuko dute.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!