

2010/07/15: Esku-pilota protagonista izango da asteburu honetan bertan La 10 katean (lehen Bilbovisión), honek aipatutako espezialitateko Errege Kopa eskainiko baitu Arevaloko (Ávila) frontoitik.
Gauzak hala, larunbat eta igandean (13:00etan), Buruz-Buruko eta Binakako finalerdi bana emango dira. Lehenengoan, Gaztela-Leongo Molina eta Nafarroako Armendariz izango dira protagonistak eta bigarrenean, Vicente-García (Gaztela León) eta Irigoien-Iparragirre (Andalutzia) nor baino nor arituko dira.