Master Jaik II. Challengeko finala grabatuko du

Ostiral gauez ospatuko da Donibane Lohizunen

Master Jaiko produktorearen taldea

2010/07/06: Master Jaiko produktoreak ostiral honetan bertan grabatuko du 22:15etatik aurrera Donibane Lohizuneko II. zesta puntako Challengeko finala. Hau lauko kiniela sistemapean jokatuko da eta Hormaetxea-Joakin eta Erik-Pradera badaude sailkatuta.

Campos Berri frontoian ospatuko den jaialdi honetan parte hartuko duten beste bi taldeak gau honetako bigarren finalerditik aterako dira eta bertan Aimar-Ibon, Olha-Mugartegi, Meabe-Félix eta Lander-Arriola izango dira protagonistak.

Gauzak hala, ostiraleko festibala oso interesgarria izango da eta hemendik egun gutxira telebistako ikusleek honetaz gozatzeko aukera izango dute.

Argazkia: Master Jaiko produktorearen taldea


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!