Master Jai, berriro Donibane Lohizunera

Gaur Open Inter Jai Alaiko festibal berezia ospatuko da

Alex Hormaetxea

2010/07/23: Master Jaiko produktorea gaur abiatuko da berriro Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoira, han Open Inter Jai Alai izeneko zesta punta festibal berezia grabatuko baitu.

Gau honetako funtzioa 22:15etan hasiko da eta bertan modalitate honetako izar handienetariko batzuk izango dira ikusgai; Lander-Félix, Erik-Enbil, Goikoetxea-Alberdi III eta Hormaetxea-Irastorza, hain zuzen ere.

Goi-mailako zesta punta jaialdi hau hemendik gutxira emitituko da Durangoko produktorearekin akordioak dauzkaten hainbat kateen bitartez.

Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos

Argazkia: Alex Hormaetxea


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!