
2010/07/27: Master Jaiko produktorea Buruz-Buruko zesta punta Txapelketako finalerdietan egongo da, izan ere, larunbatean Donostiako Carmelo Balda frontoira hurbilduko da Egiguren II eta Lopezen arteko kanporaketa grabatzeko.
Jaialdia 19:00etan hasiko da, txapelketakoa arratsaldeko bigarren partida izango da eta atarikoaren konposizioa oraindik ez da ezagutzera eman.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Imanol López, Lander atzean zuela