Master Jai, Valleladoko Europako Kopan

Eskuz, larruzko paletaz eta pala motzaz jokatuko da

Valleladoko Europako Kopako aurkezpena

2010/07/19: Master Jaiko produktorea Segoviako Vallelado herrian asteburu honetan ospatuko den kluben arteko Europako Kopan egongo da, izan ere, han jokatuko diren eskuzko (banaka eta binaka) pala motzazko eta larruzko paletazko hamabi partidak grabatuko ditu.

Banakako eta binakako eskuzko finalerdiak ostiral arratsaldez izango dira; eta finalak, larunbat arratsaldez. Erremintari dagokionez, finalerdiak larunbat goizez ospatuko dira eta finalak, igande goizez.

Norgehiagoka hauen irudiak hainbat kateen bidez eskainiko dira, besteak beste, La 10 Bizkaia (lehen Bilbovisión zena) eta Teledeporteren bidez. Horrela, Master Jai eta azken kate honen arteko akordioa estreinatuko da eta, hori dela eta, Euskal Pilota zabalduko da.

Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos

Argazkia: Valleladon ospatuko den Europako Kopako aurkezpena


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!