Master Jai, Europako Kopako lekukoa

Eskuzko, larruzko paleta eta pala motzako lehia erabakigarriak grabatu zituen

Fontano eta Welmant

2010/07/26: Master Jai iragan asteburuan Segoviako Vallelado herriko Udal frontoian ospatutako kluben arteko Euskal Pilotako Europako Kopako lekukoa izan da.

Aipatutako enpresaren produktoreak larruzko paleta eta pala motzako finalerdiak eta finalak, eta banakako eta binakako eskuzko lehia erabakigarriak grabatu ditu.

Guztira, zortzi partiden irudiak hartu dira eta Espainako Federazioaren bitartez Teledeporterekin lortutako akordioari esker, kate honek hemendik gutxira emitituko ditu.

Gauzak hala, zaleek Frantziako Reunión Irletako, Aragoiko, Bartzelonako, Nafarroako edo Touluseko erremintako pilotariak ikusteko aukera izango dute eta eskuari dagokionez, Almeriako, Ezkaraiko eta Uharteko ordezkariak izan ziren protagonistak.

Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos

Argazkia: Fontano eta Welmant (Islas Reunión)


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!